20/01/2012

Cuadra Busen lanari aitortza egin dio EANORek Fitur azokan, 2012 Urteko Enpresa izendatuta

Rosa Mª Ibáñez de Elejalde Cuadra Busen sortzaileak AENORen aitortza jaso du Fitur 2012 azokaren inaugurazioan, enpresak bere ibilbidean kalitatearen alde egindako lanagatik, bereziki bidaiarien garraioari dagokion 13.816 ziurtagiriagatik.

aenor cuadrabus

Orain dela gutxi, garraio pribatuaren alorrean 2012 Urteko enpresa izendatu dute Cuadra Bus. Merezimendu hori lortu duen lehena izan da Euskadin, eskola zerbitzuan, langileen garraioan, hiri-garraioan eta linea erregularretan.

Ekitaldi horretan honako hauek egon ziren: AENOReko Zuzendari Nagusi Avelino Brito; Tenerifeko Kabildoko Presidenteorde eta Tenerifeko Metropoliaren Administrazio Kontseiluko Presidente Carlos Alonso Fernández; eta AENORen Ziurtagirien Zuzendari Komertzial Manuel Romero.