Kalitate Ziurtagiriak

Kalitatearekin konpromisoa dugu

1998an nazioarte mailako aintzatespena duten arauetan oinarrituta eta ardatz dugun etengabeko hobetze politikaren baitan gure enpresan kudeaketa sistemen ezarpenarekin hasi ginenetik, gure harrera-zerbitzuaren kudeaketan bikaintasuna lortzeko helburuarekin ekintzak garatzen eta erabakiak hartzen joan gara.

certificate

Enpresa aitzindaria gara Garraioko UNE-EN 13816 ziurtagiria lortzen

Zuzendaritzak bezeroaren orientazioarekiko konpromisoa bermatzen du; zentzu horretan, urtero, helburu batzuk zehazten ditugu. Horiei esker, AENORek ziurtatzen dituen kalitatearen kudeaketa sistema integratua (UNE-EN-ISO 9001), ingurumenaren (ISO 14001) edota segurtasun eta lan osasunaren (OHSAS 18001) ziurtagiriak lortu ditugu.

Horregatik, eta gure estrategiari jarraiki, aurrerapauso bat eman nahi izan dugu gure zerbitzuaren ziurtagiri baten bila. Kalitatea kudeatzeko gure sistema bezeroaren asebetetzea lortzera bideratuta dago eta, zentzu horretan, honakoa bermatzen du prozesu orotan: emandako informazioaren gardentasuna bermatzea eta edozein akordio hitzartu aurretik sortu litezkeen desadostasunak argitzea.

Halaber, kudeaketa-sistemaren barruan, gure bezeroen asebetetze maila eta jasotako zerbitzuaren kalitatearen pertzepzioa ezagutzeko azterketak egin eta egon daitezkeen kexak kudeatzen dira, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko helburuarekin.

Zentzu horretan, gure Erabilera Erregularreko eta Orokorreko Garraio zerbitzuak egiaztatzeko proiektua garatu dugu, AENOR markaren UNE-EN 13816 araudiari jarraituz.

Gure lehenengo ISOa: Kalitatearen ISO 9.001 1998. urtetik

Hamarkada bat baino gehiago da gure kalitate-sistemaren ziurtagiria AENORen ISO 9001 arau bidez ezartzeko lanean gabiltzala (ER 0891/2/01).

Lehenengo ISO honekin, CuadraBusek bide berri bati ekin zion, zeinekin, bezero eta enpresako langileentzako berme izango ziren etengabeko hobekuntzarako prozesuak ezartzen hasi ginen.

Kalitatearen ISO ziurtagiria eskuratzeak gure antolakuntzan hobekuntza handia eragin zuen kasu hauetan:

  • Enpresan lan egiten duten langileen jarduerak estandarizatzea.
  • Kontratatzen gaituzten enpresa eta partikularren asebetetzea handitzea.
  • Prozesuak gauzatzen direla neurtzea.
  • Bir-prozesuak gutxitzea
  • Gure eraginkortasuna areagotzea eta helburuak betetzea.
  • Gure zerbitzuen etengabeko hobekuntza, arreta.
  • Zerbitzuko gora beherak murriztea.

Gure inguruneaz arduratzen gara eta ISO 14.001 INGURUMEN-KUDEAKETA lortu dugu

CuadraBusen kontziente gara eta gure jardueraren ingurumen-inpaktua gutxitzeko lan egiten dugu. Hori dela eta, ingurumena kudeatzeko sistema daukagu AENORek ziurtatuta, UNE-EN-ISO 14.001 arauari jarraitzen diona.

Horrek, sistema baten bidez ingurumen-inpaktua gutxitzen laguntzen digu, zeinek, laburbilduz, hauek errazten dituen:

  • Gure jarduerarekin zerikusia duten ingurumen alderdiak identifikatu eta ebaluatzea. Horri esker, alderdi horien tamaina eta larritasuna ezagutu ditzakegu, unean uneko erantzuna ematea ahalbidetuz.
  • Ingurumen alderdiekin eta jarduerarekin berarekin erlazionatutako legeria eta araudi aplikagarriak identifikatu eta ebaluatzea. Betetze-maila zein den jakitea ahalbidetzen digu eta legediarekin bat etortzera behartu.
  • CuadraBusekin elkarlanean aritzen diren enpresak (hornitzaileak, azpikontratatuak, etab.) eta erakundeetako langileak ingurumen gaietan kontzientziatu eta sentsibilizatu.

Badakigu sektore mailan aurrerapen teknologikoak barneratzen, ibilgailuen fabrikazioan teknologia garbiagoak sartzen eta erregaien kontsumoa jaitsi eta emisio garbiagoak lortzen lan ugari egiten ari dela. Barne-mailan, gure ingurumen-kudeaketa hobetzeko estrategia ondorengo jarduera eremuetara bideratu dugu: ibilgailuak eskuratzeko irizpideak, ibilbide eta bidaien planifikazioa, gidatzeko estilo eta ohiturak, tailer eta ibilgailuen mantenua, hondakinen kudeaketa, etab.

PREBENTZIOKO OHSAS 18.001 2007. urtetik

Laneko segurtasuna eta osasuna ezinbestekoak dira erakunde ororentzat. Laneko segurtasun eta osasunaren kudeaketa sistema eraginkor bat ezarri eta erabiltzea lagungarria da bai enpresa bai langileak babesteko.

Lan-leku seguruagoa

Arriskuak identifikatzea, prebenitzea eta istripurik gerta ez dadin, lan-lekuan beharrezko kontrol-neurriak ezartzea ahalbidetzen du. Horrez gain, langileen segurtasunean ere eragina du, beraien inplikazioa eta eraginkortasuna indartzen dituelako.

Kostuak murriztu

Istripuak gutxitzeak erakundearentzako jardunik gabeko denbora-tarte merkeagoa izatea eragiten du. Gainera, aseguruaren aurrean, erantzukizun-posizioa hobetzen du.

Gainbegiratzea

Auditoria erregularrek, gure funtzionamendua etengabe gainbegiratzen eta lanpostuetan segurtasun eta osasun gaietako neurriak hobetzen laguntzen digute.

Gure kalitatearen kudeaketa sistema AENORek ziurtatua da

CuadraBusek, aipatutako arau guztien betetzea integratzen duen eta AENORek ziurtatu duen kudeaketa sistema dauka.