30/03/2012

Aste Santuan eta bestelako datetan, lekualdatzeak biderkatu egiten dira, eta horregatik kontu handiz gidatu behar dugu

DGTk gogorarazten digu sen onaren araberako arauak praktikan jarri behar ditugula; gidari guztiok ezagutzen ditugunak, hain zuzen.

sscuadra

Hainbat eguneko bidaia bat egin aurretik, ibilgailuaren egoera berrikusi behar dugu, pneumatikoak ondo daudela konprobatu (desgastea, presioa eta flankoak), baita balaztak ondo daudela ere, eta olioa aldatu beharra dagoen. Ez ahaztu likidoen maila: direkzio lagunduarena, balaztena, ez izoztekoarena eta haizetako garbigailuena. Eta gogoratu argi guztiek funtzionatzen dutela begiratzeaz.

Behin ibilgailua egoera ezin hobean dagoela ikusita, bidaia hasi aurreko lehenengo gomendioa eguraldia zein izango den begiratzea da. Goazen lekuaren arabera, baliteke eguraldia txarra izatea.

www.euskalmet.net eta www.aemet.es web orrietan hurrengo egunetarako iragarpenaren berri jaso dezakegu, eta www.trafikoa.net eta Twitter-eko @trafikoaEJGV orrietan errepideetako egoera eta gertakarien berri.

Euria edo lainoa izanez gero, gutxiago ikusten da; beraz, derrigorrezkoa da argi laburrak piztea, eta lainoaren dentsitatearen arabera, lainoaren kontrakoak.

Abiadura errepidearen ezaugarrietara egokitu behar da beti, baita eguraldiaren ezaugarrietara ere.

Era berean, gomendagarria da 2 orduro edo atsedena hartzea. Nekea eta arreta falta dira errepidean gertatzen diren istripuen arrazoi nagusiak.

Azkenik, eta kontuan hartzeko lehenengo gauza, bidaia labur zein luzeetan, bidaiari guztiek erabili behar dute beti segurtasun-uhala.

Bueltan egongo gara. Bidaia ona izan!