04/08/2015

Emakundek izendapen hau eman digu: “Erakunde Laguntzailea Gizon eta Emakumeen arteko Aukera Berdintasunean”

Emakunderen eskutik izendapen hau jasotzen duen errepide bidezko 1. garraio enpresa gara Euskadin

Cuadraplantilla

Emakundek Erakunde Laguntzaile izendatu gaitu. Horrela, enpresan azken urteetan berdintasun mailan bai kanpora eta bai barnera begira ezarri dugun konpromisoa eta lana aitortzen dira.

Gaur egun, enpresak hirurteko plan baten bidez arautzen du bere berdintasun politika. Plan hori 2011n hasi zen, eta 2013ra arte aurreikusi zen egutegia. Horren barruan, ekintza zehatzak markatu ziren, kanpora eta barnera begira.

Planean jasotako azken ekintzetako bat, berriki ezarritakoa, hauxe izan da: “Laneko sexu jazarpen eta jazarpen sexistaren Protokoloa”. Horren bidez, berretsi egiten dugu gure enpresan ez dugula inolaz ere genero indarkeria onartzen. Era berean, protokolo horren bidez, laneko sexu jazarpen eta jazarpen sexistaren mailako arazoak arautzeko konpromisoa hartzen dugu. Bestalde, arazo horien prebentziorako metodo bat ezarri da, prestakuntzaren, erantzukizunaren eta informazioaren bidez.

Aipatu behar da azken 4 urteetan emakume gidarien kopurua bikoiztu egin dela. Hori oso positiboa da eta lan aukeren berdintasuna sustatzeko joera bat erakusten du.

Gainera, enpresan egin diren diagnostiko ikerketetan, langileek eurek baieztatzen dute enpresak aukera berberak eskaintzen dizkiela gizon eta emakumeei hautaketa prozesuetan.Emaitza positiboa da emandako prestakuntzari eta barneko sustapenari buruz hitz egiten dugunean ere:Baiezko borobila gizon eta emakumeen arteko berdintasunari.