04/07/2012

CuadraBusek berriro ere eramango ditu Bizkaiko haurrak Udalekuak eta Uda Gaztea 2012 udalekuetara

Azken urteotan, gure enpresa izan da adjudikazioduna Bizkaiko Aldundiak eta Bilboko Udalak antolatzen dituen udalekuetara gazteak eramateko.

P7160015

Uztailean eta abuztuan 20 autobus baino gehiago mugituko ditugu Bilbotik udaleku desberdinetara: Amaiur, Bidarrai, Bertiz-Narbarte, Guara (Huesca), Zarautz, Segura, Orio, Hondarribia, Barria, Zugaztieta, Urduña, Gorliz, Urdaibai, Zestoa, Sastarrain, Lapurreketa, Lurraska, Bizkaia-Athletic (Leioa), Lauaxeta eta Zuhatza.

Adinaren arabera banatzen dira egonaldiak: txikienek astebeteko egonaldia egiten dute, eta egonaldi luzeagoak, 10 egunekoak, 14 eta 15 urte arteko gazteei zuzenduta daude.

Udalekuak jarduera ludiko eta hezkuntza arloko jardueretan parte hartu dezaketen gazteei zuzenduta daude. Beste urte batzuetan bezala, urritasuna duten gazteek ere aukera izango dute, lekualdatze eta egonaldietarako laguntza espezifikoa egongo baita.

Parte-hartzaileei jolas, dibertsio eta elkarbizitzarako espazio bat eman nahi zaie, ondo pasatu eta autonomia pertsonala indartzeko.