24/07/2013

CuadraBusek Bizkaiko Foru Aldundiak ematen duen PREMIE diploma jaso du, enpresa-kudeaketaren hobekuntza arloan

Errekonozimendu hori ematen zaie kudeaketa hobetzeko eta Europako EFQM (Kalitatearen Kudeaketarako Europako Fundazioa) bikaintasun ereduaren bidean aurrera egiteko lan egiten duten enpresei.

premie2

Horrek esan nahi du Cuadrabusen lan egiten dugula:

  • Bezero eta hornitzaileekiko eguneroko harremanak hobetzeko.
  • Harremana hurbilagoa eta zuzenagoa izateko.
  • Erabakiak hartzea hain jarduera hierarkikoa ez izateko eta prozesu guztietan gure taldearen ahotsa kontuan izateko.

Premie programa Bizkaiko Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikorako Sailak sustatutako programa bat da, enpresa txiki eta ertainei zuzendua.

Oinarria zera da: enpresaren kudeaketa eraginkorrean lagunduko duten sistema eta tresna batzuk ezartzea; kanpotik ikuskatu eta egiaztatu daitezkeen tresnak, betiere.