04/07/2013

CuadraBusek “Aldatu zure janari poltsa autobus txartel baten truke” izeneko kanpaina solidarioa jarri du martxan Zamorako hiri garraioan

Uztailaren 21ean, igandea, Zamorako hiri garraio publikoko sare osoan, herritarrek janari-poltsa bat eman eta trukean autobus txartel bat jasotzeko aukera izango dute

Zamorako-hiri-garraioan-kanpaina-solidarioa

Cuadrabuseko zuzendari nagusi Idoia Cuadrak Zamorako hiri garraio zerbitzuaren autobus guztietan dagoeneko iragartzen ari diren kanpaina solidarioa aurkeztu du. “Jasotzen den guztia Zamorako Elikagaien Bankuari entregatuko zaio” azaldu du. Herritar guztiak animatu nahi izan ditu, ahal izanez gero, familia behartsuenei laguntza ematera.

Semurabus enpresak, Zamorako hiri garraioa kudeatzen duen CuadraBus taldeko enpresa, eta Zamorako Udalak elkarrekin abiatu dute ekimen hori.

CuadraBus, bere filialaren bidez, Zamorako garraio publikoko sare osoa berriztatzen ari den konpainia da, eta datozen 10 urteetarako kontratua dauka.

Orain dela gutxi, flota guztiz eguneratzeko falta ziren azken bi autobusak inauguratu dira, bi Mercedes Benz berri. Zamorako alkate Rosa Valdeónek zera adierazi zuen: “hau beste urrats bat da Zamorako hiri-autobusen zerbitzuaren hobekuntzan”.

Albisteak: