27/12/2012

Cuadrabusek, adjudikazioa lortu ondoren, Zamorako hiri autobusak berrituko ditu

Cuadrabusek Zamorako hiri autobusak berrituko ditu, hiri garraioaren adjudikazioa lortu ondoren. Horri esker, Zamorak, urtean 150.000 euro aurreztuko ditu hurrengo hamarkadan.

cuadrabus-autobuses-urbanos-de-zamora

Cuadrabusek autobus-flota osoa berritu eta punta-puntako teknologia jarriko du autobus berrietan: SAE, Ustiapenerako Laguntza Sistemak, ordenagailua autobus barruan, GPRS, etab. Bestalde, autobusera igo eta jaisteko hobekuntzak aurkeztu ditu. Horretarako, espaloietan obrak egitea aurreikusten du, sartu-irtenak errazago egiteko, espaloi ertzetik igo eta jaitsi beharrik gabe.

Autobus berriak, ekoefizienteak, erabat informatizatuak eta mugikortasun urriko pertsonentzat egokituak. Markesina berriak, erosoagoak eta funtzionalagoak, eta pantaila elektronikoak, erabiltzaileek jakin dezaten zenbat denbora itxaron behar duten.

CuadraBusen eskaintzak abantaila handiak ditu beste enpresa lizitatzaileen aldean. Beraz, 10 urterako kontratua ziurtatuta dauka, Zamorako hiri autobusak berritzeko eta kudeatzeko.

Aurreikusita dagoenez, Aste Santu alderako prest egongo da garraio sare berria.

CuadraBus enpresa aitzindaria da hiri-garraioan eta 40 urtetik gorako esperientzia du arlo horretan. Hortaz, jasotako ezagutza guztia eta pertsonen garraio kolektiboan egindako berrikuntza teknologiko guztiak jarriko ditu.

2012an, garraio sektoreko urteko Enpresa hautatu zuten eta, azaroan, Eusko Jaurlaritzaren saria jaso zuen aukera berdintasunaren arloan egindako lanagatik. Oraintsu, Foru Aldundiaren Lazarraga saria eman diote euskara bultzatzeagatik.

Albisteak: