30/11/2012

Cuadrabus irabazle izan da 2012ko Lazarraga Sarietan, euskarari bultzada ematen egin duen lanagatik

Arabako Foru Aldundiak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak Cuadrabusen ahalegina aitortu dute, enpresa barruan euskararen erabilera eta presentzia sustatzen gehien nabarmendu den erakundea izan delako.

Lazarraga

Aipatu dutenez, Cuadrabuseko gidariak euskarazko eskoletara joaten dira lanorduetan, eguneroko lanean euskaraz nahiz gaztelaniaz komunikatu ahal izateko.  Horrez gain, Cuadrabusek konpromisoa hartu du hizkuntza paisaian eragiteko eta bere instalazio guztietan elebitasuna bermatzeko.

Lazarraga Sariek enpresak bere esparruan euskararen erabilera normalizatzen egin duen lana eta ahalegina nabarmendu dute.  Enpresek arlo sozioekonomikoan euskara bultzatzeko egiten duten lana saritzen dute.

Edizio honetan 51 hautagai izan dira, eta horietatik azkenean bakarrik lau erakunde eta pertsona bat gertatu dira irabazle.

Iciar Lamarain, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko Ahaldunak eta Rober Gutiérrez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko Zuzendariak eman dituzte sariak.

Rober Gutiérrezek Lazarraga sarien garrantzia azpimarratu zuen –izen hori jarri zaie Juan Pérez de Lazarraga arabar poeta euskaldunaren omenez- «Arabako esparru sozioekonomikoaren euskalduntzean duten eraginagatik». Horregatik, haren ustez, «zentzuzkoa da guztiz erakundeek, enpresek edo norbanakoek euskararen normalizazioan egiten duten lana aitortzea».

Albistea: