22/06/2012

2012an, Bergarak herri autobus maiztasunak handitu eta geltoki berriak egokituko ditu

CuadraBusek eskainiko duen zerbitzuak 20 minutuko kadentzia izango du eta larunbat gauetan ere ibiliko da.

herribusa

Ibiliko diren bi autobusek –hirugarrena erreserbakoa da– linea zirkular biak egingo dituzte; horrela, herriko hainbat puntu lotuko dituzte erdigunearekin. 24 eserlekuko hiru modelo hibrido izango dira, mugikortasun murriztua duten pertsonentzako egokituak (hamabi eserita eta beste hainbeste zutik).

Ibilgailuek GLP erabiliko dute, hau da, erregai gisa erabiltzen den gas likidotua; gutxiago kutsatzen du eta %50 gehiago aurrezten da, gasolinarekin konparatuta.

Horrela, Cuadrabus Gipuzkoako merkatura zabalduko da. Amillagan edukiko du operazio-basea, eta Bergarako hiri-autobusaren orain arteko arduradunez gain, beste hiru gidari eta administrari bat gehitu dira.

Ikus Noticias de Gipuzkoa