04/11/2016

AUTOBUSES CUADRA-k momentuan autobusaren ibilbidea ezagutzeko app bat sortu du

Zerbitzua unibertsitate garraioa edo enpresetarako autobusen erabiltzaileentzat bereziki diseinatuta dago

Bere inbestigazio eta garapen politikaren barne, AUTOBUSES CUADRA-k erabiltzaileentzat momentuan linea bakoitzeko autobusen kokagunea ezagutzeko aplikazioa sortu egin du. Aplikazioa mugikorrean jaitsita dagoenean, erabiltzaileak nahi duen linea aukeratu dezake autobusaren kokagune zehatza ezagutzeko zerbitzu horretan. Hortaz, denbora planifikatzeko informazio baliogarria ematen du erabiltzaile orori. Zerbitzu berritzaile hau hainbat kidetako taldeentzat diseinatuta dago, adibidez, CUADRA-k erregularki eskaintzen duen unibertsitate garraio zerbitzuaren erabiltzaileentzat edo langile taldeentzat.

Aplikazioa pixkanaka eskainiko da era pertsonalizatu batean talde horientzat. ALTUBE ikasle elkartea izango da aplikazio hau lehen aldiz erabiliko duen unibertsitate garraioaren taldea, eta denborarekin beste taldeentzat eta beste erabiltzaileentzat interesgarria izango da, adibidez enpresa edo instituzioetako erabiltzaileentzat.

Modu honetan, AUTOBUSES CUADRA-k balio handiagoko zerbitzua sortzen du teknologia berriez baliatuz, aurrerako pausua emanez inbestigazio eta garapenaren aldeko apustuan.