08/12/2015

AUTOBUSES CUADRA Kongoko errepublikako etxe gabeko umeen eskolaketa bermatzen du

AUTOBUSES CUADRA Bana ya Poveda zentroko etxegabeko umeei eskolaketa proiektura batu da Kinishasan (Kongoko Errepublika) 7.000 euroko diru-laguntza batekin.

Proiektu hau ongintza erakundeek eta gobernuz kanpoko erakundeek bultzatuz, oinarrizko hezkuntza ematea dauka helburutzat. Ume horiek beraien familiekin kalean bizitzen direnez, etorkizun hobe baterako giltza behar dute. Zentroan 40 umetarako ostatua, janaria, osasun zaintzak eta aisialdirako jolasak ematen zaizkie.

Antolakuntzak oinarrizko ikasketak egiteko adinean dauden pertsonei eskolaketa eskaintzen die, halaber, lan mundurako prestatzen zaie zentroak antolatzen duen zapata tailerrean edota beste lan batzuk hiriko beste formazio zentroetan.

Gizalde proiektu hau ezagutzera emateko, AUTOBUSES CUADRA-k aurtengo gabonetan bidaliko dituen postalak, ume hauek diseinatu dituzte Bana ya Poveda zentruan.

Egintza honek, AUTOBUSES CUADRA-ren laguntza behar duten pertsonen aldeko giza erantzukizun eta konpromiso markoan kokatzen da.