Documento sin título
Hasiera kontaktua Aurrekontuak
Enpresa Kalitate Gizarte Erantzukizuna Enpresa taldea castellano Euskara

Documento sin título


noticias


 

Documento sin título

CuadraBusen Iragarkia

GLP bidezko hiri-garraioa Bergaran

 


Empresa

Gizarte Erantzukizun Korporatiboa

Barrutik ere mugitzen ari gara

Urte asko dira gure ingurune sozial, ekonomiko eta ingurumena hobetzen laguntzeko helburuarekin lanean gabiltzala, Interes Talde ezberdinen arteko harremanetan, bi noranzkoko komunikazioaz lagunduz. Ildo horietatik abiatuta, Xertatu-ADI programa ezarri dugu, hau da, Bizkaiko Foru Aldundiak Enpresen Gizarte Erantzukizunera bideraturiko diagnostiko-metodologia eta etengabeko hobekuntza.

Xertatu metodologiaren laguntzarekin, Erantzukizunaren Kudeaketa Sistema baten definizioan lanean ari gara

Gaur egun, Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren Kudeaketa Sistema baten ezarpenaren aurre-fase bezala, RSC gaietan aholkularitza eskaintzen duen Bizkaiko Foru Aldundiaren Xertatu programaren garapen fasean gaude.

Lortu nahi dugun helburu nagusia da, lehiakortasun jasangarriaren bilaketan, gure enpresaren norabidea sistematizatzea, zenbait ezinbesteko jardueraren bidez:

  • Materialtasuna: gauza garrantzitsuetan zentratzen gara, enpresarentzako RSEko funtsezkoenean, bere ingurunean eragin esanguratsua duen horretan.
  • Berrikuntza, hobekuntza eta exijentzia berrien aurrean aldatzeko aukera.
  • Zehaztasuna: RSEak enpresa, bere osotasunean hartzen du.
  • Gure Interes Taldeekin harremana: gardentasuna, parte-hartzea, aukeren aurreko erantzuna.

ASAFESekin lankidetza aktiboa, duela 5 urtetik

Lagundutako Laneratze Programan oinarritzen den PILA programan parte hartzen dugu, ASAFES, Eri Mentala duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkartearekin.

Gure erakundeko Giza Baliabideetako lan taldean, orain dela 5 urtetik, plan honetatik eratorritako pertsona baten lanaz eta dedikazioaz baliatzen gara. 

ASAFESekin harremana izan dugun bitartean, CuadraBusek sariak jaso ditu laneratzearen alde egindako lankidetzagatik; 2008an, esaterako, “Enpresa Kolaboratzailea” saria jaso zuen. 

COCEMFErekin lana sortzen dugu

2007az geroztik aktiboki kolaboratzen dugu COCEMFErekin (Confederación Española de Personas con Discapacidad Física y Orgánica), honek Bizkaiko federazioan duen laneratze programarekin.

COCEMFEk ezintasun fisiko edo organikoak dituzten pertsonen eskubideak defendatu eta beraien bizi kalitatea hobetzearen alde lan egiten duten erakunde eta enpresen ahalegin eta jarduerak bildu, indartu, prestatu eta koordinatzen ditu.

Azken bi urteotan, ezintasun ezberdinak dituzten zortzi pertsona sartu dira gure erakundean.

Nazioarteko ongintzako galetan parte hartzea, 2010ean

2010eko irailean, AFAk (Alzheimer gaitza dutenen familien Bizkaiko Elkartea) ikerketaren aldeko ongintzako gala bat antolatu zuen Bilboko Euskalduna Jauregian. Ez ginen bertan egon, baina ekarpen ekonomikoa eginez parte hartu genuen.

Gure herriko kirola bultzatzen dugu

Orain dela 20 urtetik, Amurrio Club de Fútbol taldearekin kolaboratzen dugu, klubaren mantenurako hainbat ekarpen ekonomiko eginez eta urteetan taldeko jantzia finantzatuz.

Laudioko Goikogane Mendi Taldeak urtero antolatzen dituen hainbat ekintza, ibilaldi eta txangoak babesten ditugu.

Horrez gain, Luiaondoko Club Ciclista Malato eta Amurrioko Club de Ciclismo Amurrio taldeek antolatzen dituzten lasterketa gehienak babesten ditugu.

Gainera, 2010eko uztailean, FEKOORi (Gutxitasun Fisikoa edo Organikoa duten Bizkaiko Pertsonen elkartea) ekonomikoki lagundu genion, 1. Bilbo-Derioko Egokitutako Mahai-Tenisaren Nazioarteko Openeko Antolakuntza Batzordean.

Hori dela eta, antolakuntzaren aldetik gure lanari esker ona adierazi zuten: “CuadraBusek nazioarteko ekitaldi garrantzitsu hau espresuki babestu izana eskertzen dugu, beste behin ezintasunaren fenomenoagatik eta kasu honetan, egokitutako kirolarekin bereziki, egindako apustuagatik”.

Erakunderen bateko partaide bazara eta elkarlanean proiekturen bat garatu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan hemen.

 

 
 
Documento sin título

:: Web Cryn ::
CuadraBusen BIDEAN aldizkari berria
Punta puntakoak mugikortasun murriztua duten pertsonentzako garraioan
Ekitaldi berezien kudeaketa osoa
Xehetasun guztiak zaintzen ditugu zure ezkontzan
Unibertsitatearentzako eguneroko zerbitzua
Malgutasun osoa ekitaldietako ordutegietan
Oiartzun Xorrola
Bergara Herribusa
Zugaztieta

 
Documento sin título
HASIERA   |   ENPRESA   |   KALITATE   |   AUTOBUSAK   |   KONTAKTUA
Copyright © 2011 AUTOBUSES CUADRA S.L. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Lege Abisua  |  Harremana  |