
Hiri-Garraioa/Lotura-Garraioa
Zure geltokira hurbiltzen zaitugu
Ohiko hiri garraio zerbitzuaz gain, hiriko puntu estrategiko batzuen arteko lotura-zerbitzu berezia ematen dugu, herritarren lekualdatzea bermatuz.
Euskadiko autobusik eskuragarriena
Oiartzungo Xorrola Bus zerbitzu berria, CuadraBusek oso-osorik diseinatu eta garatu duena, Euskadiko autobus eskuragarriena eta aitzindaria da.
Mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta dago, eta ibilgailuaren diseinuan Braille sistema bidezko informazio guneak prestatu dira itsuentzat. Berrikuntzen aldetik, T Modua eta SIO sistema ezarri zaizkio, gelditzera doanean soinu bidezko abisua eman dezan.
Autobusa bidean doala, T Moduak audifonoetan entzuteko moduko soinua ateratzen du, gorrek jakin dezaten geltokira iritsi dela. SIO sistemak, berriz, erabiltzaileak aktibatzen duenean, geltokiaren izena esaten du megafoniaren bidez, itsuek jakin dezaten non dauden (zerbitzu honetan euskaraz grabatuta dago).
Xorrola Busek duen garapen teknologikoaz gain, gidariek eta laguntzaileek ere etengabeko prestakuntza jasotzen dute, eskuragarritasunean aitzindari den zerbitzu honen kalitatea bermatzeko.
Bestalde, Xorrola Busek komunikazioaren eta interakzioaren aldeko apustua egin du, autobusean Wifia eta informaziorako TFT pantailak ezarrita.
Informazio gehiago: www.xorrolaautobusa.com
Euskadiko hiri-autobusik iraunkorrena
Herribusa, hiri-autobusaren zerbitzurako proiektua, Bergarako Udala eta Cuadra Busen bat-egitetik sortu da. GLPz propultsatutako autobusak erabiltzen dira, hau da, zarata gutxiko erregai ekologikoa, Euskadin aitzindaria, eta %50 aurrezten duena, gasolinarekin konparatuta.
Funtzionatzen ari diren bi autobusek osatzen dute zerbitzua –hirugarren bat erreserban dago-. Hiri-garraio horrek bi linea zirkular osatzen ditu, erdigunea eta herriko beste toki batzuk lotzeko. Autokarrek 24 plaza dituzte (hamabi jesarrita eta beste hamabi zutik), eta mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta daude.
Informazio gehiago Herribusan
Zugaztieta - Larrañeta
2012ko martxoaren 1etik, Zugaztieta eta Larrañeta arteko zerbitzua egiten ari gara. 2 km-ko bidea da, tartean geldialdirik egiten ez duena.
Zugaztieta Larrañetako funikularrarekin lotzen dugu asteko egun guztietan, baita jaiegunetan ere.
Informazio guztia euskotren-en web orrian.
Alde Zaharra – Deustu geltokien arteko tren-zerbitzua ordezteko lotura-autobusak
ETSk metroko 3. lineako obrak egiteko Alde Zaharra – Deustu arteko tarteko zerbitzua kendu ostean, CuadraBusi esleitu zion ordezkapena egiteko zerbitzua.
2010eko abenduan amaitu zen Kontratazio honek, lotura-autobusen zerbitzuan, enpresari esperientzia hartzen lagundu zion. |