
Ekitaldi Bereziak
Enpresa – ekitaldi berezietan espezialistak
Enpresa–ekitaldi handiak estaltzera bideratutako zerbitzua dugu, eta kudeaketa mota aitzindaria da, egun edo ekitaldi berezietan talde handiak leku batetik bestera mugitzeko.
Mugikortasuna 16.000 pertsona baino gehiagorentzat
Egunean 16.000 lagun baino gehiagori mugitzeko aukera ematen dien zerbitzu aitzindaria eskaintzen dugu, kalitate, puntualtasun eta erosotasunaren balioei jarraituz.
Ekitaldia antolatzen laguntzen dugu, bai logistikari dagokionez, baita ekitaldiko irudiaren ezarpen osoari dagokionez ere. Elkar aurkitzeko lekurik onenak bilatzen ditugu; informazio eta kontrol geltokietan gure langileen bidez laguntza emanez, zein identifikazio pertsonalizatuaren bidez (geltokietan kartelak, langileen uniformeak, autobusak kongresu edo ekitaldiko irudiekin).
Gure esperientzia da gure bermea.
Mercedes-Benzek T-Daysen kudeaketa CuadraBusen esku utzi du, Alemaniatik langile-taldeak ekarri ditu Gasteizko instalazioak ezagutu eta hemen prestakuntza jasotzera.
Horrez gain, enpresa hirian dagoenaren urteurrena dela eta, ateak zabaltzeko egunak antolatzeko ardura hartu genuen. Gasteizko leku ezberdinetatik abiatuta, 13.000 lagun eraman genituen Mercedes-Benzen fabrikara, eta instalazioetatik ibilbidea egin genuen.
Garraio osoaren estaldura
Ekitaldi handiak kudeatzeko garaian, CuadraBusek bere bezeroei garraio osoa eskaintzen die, laguntzaileen kontratazioa eta CuadraBuseko langileekin aurrez aurre koordinatzeko aukerarekin batera.
Eskatu hemen aurrekontua konpromisorik gabe.
|