
Enpresentzako Garraioa
Balio erantsi izugarria
Beraien langileentzat garraioa bultzatzen duten erakundeek, puntualtasuna, aurrezteko aukera eta erosotasuna bermatzen dute, langileei balio erantsi bat eskainiz. Gainera, Administrazioa mota honetako zerbitzua kudeatzen duten enpresei diru-laguntza bidez eta zergak arinduz laguntza ematen hasi da.
Zerbitzuaren kudeaketa integrala
Erakunde handiek gure zerbitzuan konfiantza dute beraien langileak berme osoz eramateko, erakundeak antolatzen dituen ordutegi eta txandetara moldatzen baikara, beraien prozesuen hasiera edo jarraikortasunean eraginik izan ez dezaten.
Geltoki edo topaguneak non jarri aholkatzen dugu, eta ibilbide bakoitzaren ordutegiak antolatzen lagundu, enpresa bakoitzaren lan beharrak kontuan izanik.
Ingurumenarekin konpromisoa
Ingurumen eta gizartearekiko kontzientzia duten enpresen beharrei erantzuten diegu, garraio kolektiboa bultzatuz.
Garraio ekologikoago batekin, Ibilgailu partikularrak errepideetatik kenduz, jasangarritasunari laguntzen diogu.
Enpresa handi nahiz instituzioek CuadraBus aintzat hartzen dute
Bizkaia, Araba eta Aiarako haranean gure zerbitzu espezializatuetan konfiantza duten enpresetako batzuk hauek dira: Mercedez-Benz eta Möller Tech.
Aipatzekoa da, baita ere, Eusko Jaurlaritzako langileak Bizkaitik Gasteizko egoitzetara egunero garraiatzeko ematen dugun zerbitzua.
Hainbat Udal, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilbo Handiko Uren Partzuergoa bezalako instituzioentzako ere lan egiten dugu. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari ere zerbitzua ematen diogu, zeini, urte asko dira Arabako Egoitzetan garraio egokituaren zerbitzua ematen diogula, hirugarren adinekoen egoitzak barne.
Eskatu hemen zure langileak erregulartasunez lekualdatzeko aurrekontua, konpromisorik gabe.
|