{"id":266,"date":"2012-01-12T05:59:14","date_gmt":"2012-01-12T05:59:14","guid":{"rendered":"http:\/\/www.cuadrabus.com\/?p=266"},"modified":"2016-10-10T16:08:31","modified_gmt":"2016-10-10T16:08:31","slug":"cuadra-bus-recibe-el-premio-empresa-del-ano-2012-en-la-categoria-de-transporte-discrecional","status":"publish","type":"post","link":"http:\/\/www.cuadrabus.com\/eu\/cuadra-bus-recibe-el-premio-empresa-del-ano-2012-en-la-categoria-de-transporte-discrecional\/","title":{"rendered":"Cuadra Bus-ek \u201c2012. urteko Enpresa\u201d saria jaso du lineaz kanpoko garraioaren kategorian"},"content":{"rendered":"<strong>Idoia Cuadra konpainiaren kudeatzailea Garraio sektore osoak emandako saria jaso zuen. Antolatzailea Autobuses &amp; Autocares aldizkaria izan zen eta Sustapen Ministerioko Zuzendari Nagusi Manel Villalantek eman zion.<\/strong><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-267\" src=\"http:\/\/www.cuadrabus.com\/wp-content\/uploads\/2016\/07\/premio2012.jpg\" alt=\"premio2012\" width=\"475\" height=\"456\" srcset=\"http:\/\/www.cuadrabus.com\/wp-content\/uploads\/2016\/07\/premio2012.jpg 475w, http:\/\/www.cuadrabus.com\/wp-content\/uploads\/2016\/07\/premio2012-300x288.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 475px) 100vw, 475px\" \/><\/p>\n<p>Sari horiek Tecnipublicaciones Taldeak eta sektoreko erreferentzia den Autobuses &amp; Autocares aldizkariak antolatzen dituzte 1992tik. Horien asmoa da Espainian bidaiarien garraio-operadoreek egiten duten lana aintzat hartzea negozioaren hiru ataletan: zerbitzu erregularra, lineaz kanpokoa eta hiriko garraioa.<\/p>\n<p>Urtarrilaren 12an, osteguna, izandako ekitaldian, Sustapen Ministerioko Zuzendari Nagusi Manel Villalantek lineaz kanpoko garraioaren kategorian Cuadra Bus-i aitortza egiten dion saria eman zieten Jos\u00e9 Luis Cuadra Roque\u00f1i Cuadra Bus-eko presidenteari eta Idoia Cuadra\u00a0 konpainiaren kudeatzaileari.<\/p>\n<p>Sarituen artean beste hauek ere izan ziren: Autocares Juli\u00e1n de Castro, garraio erregularraren kategorian, Compa\u00f1\u00eda de Veh\u00edculos CTM hiri-garraioan, eta Autobuses Urbanos \u00c1ngel Herrera PYME-Lineaz kanpoko garraioaren kategorian.<\/p>\n<p>Cuadra Bus-en ibilbidea orain dela 45 urte baino gehiago hasi zen, Jos\u00e9 Luis Cuadra eta bere emaztearen eskutik. Gaur egun enpresa honek EAEn dihardu lanean -Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan-; 125 langile ditu eta, batez beste, 5 urteko adina dute autobusek. Gainera, gehienak mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta daude.<\/p>\n<p>Cuadra Bus enpresa aitzindaria da bere Kalitate sistema, Ingurumen eta laneko arriskuen prebentzioari dagozkion Ziurtagirietan; garraio zerbitzuen Kalitate ziurtagiri espezifikoa duen enpresa bakarra da EAEn, hots, UNE 13816 delakoa, eskola-garraioa, langileena, Eguneko Zentroena eta lineaz kanpokoa (txangoak eta bidaiak) ziurtatzen duena, hain zuzen. Prozesu horren baitan, etengabeko hobekuntzan ari da FQM Europako aitortza lortzeko.<\/p>\n<p>Enpresaren Gizarte Erantzukizunarekin duen konpromisoa dela-eta, Emakundek emandako Berdintasunaren bereizgarria lortu du orain dela gutxi; horrez gain,\u00a0 Euskalduntze plana eta eskola-garraioa erabiltzen duten ikasleentzako prestakuntza plana ezarri ditu.<\/p>\n<p>2012 urteari hasiera emateko, Urteko Enpresa izendatu berri duten honek hiri-zerbitzu berri bati ekingo dio Bergaran; horretarako, GLPz dabiltzan bi ibilgailu erabiliko ditu. Zerbitzu hori abian jarrita, Cuadra Bus Gipuzkoan hedatuz doa, eta Euskadin lehenengo aldiz, gas likidotuz dabiltzan ibilgailuak erabiliko ditu pertsonak garraiatzeko. Gasolinarekin konparatuta, %50eko aurrezpena dakar erregai horrek, ez du ia zaratarik egiten, eta CO2 isurpenak nabarmen gutxitzen dira.<\/p>\n<p>Aspaldion ekonomiari buruzko albisteak datu ekonomiko txarrei lotuta heltzen zaizkigu eta horrek ezkutatu egiten du enpresa-sarea egiten ari den ahalegina, kalitatean, erantzukizunean eta konpromisoan, betiere erakunde horietako giza taldeen esfortzu handiarekin. Orain Cuadra Bus-ek egindako lan hori aitortu dute eta \u201c2012. urteko Enpresa\u201d izatearen bereizgarria izango du gozagarri.<\/p>\n<p><strong>Ikusi albistea\u00a0<a href=\"http:\/\/www.elcorreo.com\/alava\/v\/20120117\/economia\/cuadra-empresa-transporte-discrecional-20120117.html\">El Correon<\/a><\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Idoia Cuadra konpainiaren kudeatzailea Garraio sektore osoak emandako saria jaso zuen. Antolatzailea Autobuses &amp; Autocares aldizkaria izan zen eta Sustapen Ministerioko Zuzendari Nagusi Manel Villalantek eman zion. Sari horiek Tecnipublicaciones&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-266","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-uncategorized"],"_links":{"self":[{"href":"http:\/\/www.cuadrabus.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/266","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"http:\/\/www.cuadrabus.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"http:\/\/www.cuadrabus.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/www.cuadrabus.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/www.cuadrabus.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=266"}],"version-history":[{"count":3,"href":"http:\/\/www.cuadrabus.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/266\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":475,"href":"http:\/\/www.cuadrabus.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/266\/revisions\/475"}],"wp:attachment":[{"href":"http:\/\/www.cuadrabus.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=266"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"http:\/\/www.cuadrabus.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=266"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"http:\/\/www.cuadrabus.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=266"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}