04/01/2012

2012an beste ekimen bat jarriko dugu abian: “Zuhaitz bat, gure etorkizuna”

Hasiera-hasieratik, bere ingurunean eta komunitatean eragin nahi duen enpresa gara. Horregatik, CuadraBusen, ingurumenaren aldeko ekimen berri bat abiaraziko dugu, hau da, gure ingurunean zuhaitzak landatzea.

medio ambiente

Gure enpresa-jarduerak dituen ondorio kutsagarriak gutxitzeko, bertoko zuhaitzak landatzea sustatu nahi dugu.

Aurreikusita dagoenez, proiektu ekologiko hori datorren urtean gauzatuko da Amurrio inguruko parke eta basoetan; izan ere, sortu zenetik, gure enpresak hortxe dauka bere egoitzetako bat. Jarduera horren bidez, enpresa erantzukizunaren kontzientzia sortu nahi dugu, enpresaren jarduerak bere eragina eta ondorioak dituelako txertatuta dagoen komunitatean.

Zuhaitz espezieen artean aukera egiteko orduan, pagoak edo haritzak landatzea ari gara baloratzen, horiek baitira Aiara eskualderako zuhaitz autoktono egokienak.

Gure zerbitzuen bezero guztiei gonbidapena egin nahi diegu, beren iritzia eman eta ekimen honekin bat egin dezaten, helbide honetan: info@cuadrabus.com