04/06/2011

Cuadrabus Asintrako Zuzendaritza Batzorde berrian sartu da

Asintrako Batzar Nagusia dela-eta, Bidaiarien Garraiorako Espainiako Enpresa Federazioak Rafael Barbadillo izendatu du presidente 2016 urtera arte. Gainera, Cuadrabusen izenean Idoia Cuadrak ordezkatzen duen Zuzendaritza Batzordea eta Batzorde Exekutibo berria ere aukeratu dira

Imagen 2

Gainera, zortzi diploma banatu ziren Errepideko Bidaiarien Garraio Zuzendaritza eta Kudeaketa Masterreko 2009-2010eko bigarren promozioko ikasleen artean.

Asintraren barruan, bidaiarien garraio arloko (mota guztietako garraioa: erregularra, pribatua, hirikoa eta autobus geltokiak) 1.915 enpresa   ordezkatzen dituzten 24 elkarte daude, eta 40.000 langile ingururi lan zuzena ematen diete.